196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 309/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2024-2025 ikasturtean indarrean izanen direnak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da beherago adierazten direnek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 309/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2024-2025 ikasturterako izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratu ziren aldi baterako kontratazioak egitearren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetan, honako espezialitate hauetan:

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

–Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz).

MIGUEL ÁNGEL MARTÍN MARTÍN

–Frantsesa (gaztelaniaz).

IÑIGO ELÍAS GONZÁLEZ

MARTA MORENO MONGE

–Frantsesa (euskaraz).

IÑIGO ELÍAS GONZÁLEZ

–Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz).

MIGUEL MATEO ASNARIZ DICASTILLO

–Hezkuntza Orientazioa (euskaraz).

MIGUEL MATEO ASNARIZ DICASTILLO

–Matematika (euskaraz).

PABLO AITOR IBÁÑEZ ALONSO

Maisu-maistren kidegoa:

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz).

MARÍA GEMA BERCEDO CALVO

ÁLVARO DÍAZ MARTÍNEZ DE OLCOZ

RAQUEL FERNÁNDEZ DE OLIVEIRA

JULIA MUGUETA MIQUELEIZ

–Lehen Hezkuntza Atzerriko Lehen Hizkuntza Ingelesa (gaztelaniaz).

MARÍA GEMA BERCEDO CALVO

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (gaztelaniaz).

MARÍA GEMA BERCEDO CALVO

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2024ko irailaren 11n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2413187