1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3394/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita bidezkoa dela Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jauna kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostua betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2955/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 42 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1865/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 26an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2881/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen bidezkoa zela izendatzea eta kontratatzea eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak; horrekin batera, epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jaunari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ezartzea bidezkoa dela Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jauna lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin kontratatzea. Plantilla organikoan 72567 zenbakia duen lanpostua esleitu zaio, Osasun Departamentuko Noaingo OOLTari atxikita dagoena eta destinoa Beriainen duena.
2. Izangaiak 2024ko urriaren 1ean sinatu beharko du kontratua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan.
Lan-kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Profesionalen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2413645