1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3363/2024 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 3035/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Behin jasota Erroko Langileen Batzordeak egin duen proposamena, langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatzeari buruzkoa, bidezkoa da horien izendapena egitea, aipatu deialdi horretan kalifikazio-epaimahaiko kide izan daitezen.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hona hemen epaimahaikideak: Nuria Hernández Guillén andrea, epaimahaikide titularra, eta Manuel Javier Esteban Asurmendi jauna, epaimahaikide ordezkoa.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2413450