2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, espediente bat herri-lurrak okupatzeko (9. poligonoa, 1. lurzatia), eremu pribatuan zuntz optikozko kanalizazio berria egiteko obra zibilaren memoriatik eratorria. Lyntia Networks SAUk sustatu du. Bertan, Enagas enpresak lehendik jarria duen kutxatila bat, perretxiko erakoa, lotuko da Lyntia enpresaren kutxatila berri batekin, eta, horretarako, kanalizazio berri bat eginen da, 90 metrokoa, lurretik. Orobat, aipatutako osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen administrazio baldintzen agiria eta espedientean eranskin gisa doan gainerako dokumentazioa.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu ondotik, interesdunek azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoarekin.
Ezkarozen, 2024ko irailaren 13an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2413374