2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, Aizkoako 26. poligonoko 111. lurzatiko 2. eremuan. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2024ko irailaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat, Aizkoako 26. poligonoko 111. lurzatiko 2. eremuan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Deierrin, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2413433