196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Eraulgo UE-ERA-18 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, 2024ko irailaren 12an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eraulgo UE-ERA-18 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da erabaki hau, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena eginik aurretiaz, eta haiei hiru hilabeteko gehieneko epea emanik konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publiko bidez. Eratzen den unetik aurrera, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna izanen ditu.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete daitezen.

Deierrin, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2413423