2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, 7/Z-1 UI X-Landaben poligonoko 2564 lurzatian, Mutua Navarrari atxikitako eraikina handitzeko. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 12-SEP-24 (3/UV).
"Ikusi da Mutua Navarrari atxikitako eraikina handitzeko xehetasun-azterketa, Mutua Navarrak 2024ko maiatzaren 23an aurkeztutakoa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2024ko uztailaren 2an emandako txostenarekin, bai eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2024ko irailaren 5ean emandako txostenarekin ere, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea Mutua Navarrari atxikitako eraikina handitzeko xehetasun-azterketaren agiria (Landabengo 7/Z-1 U.I. X poligonoko 2564 lurzatiari buruzkoa). Haren helburua da udal-planak ezarritako altuera-baldintzak aldatzea, Mutua Navarra enpresa handitzeko beharretara egokitzeko, lurzatiaren eraikigarritasuna aldatu gabe.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udaleko iragarki-taulan paratzea.
3. Sustatzaileari ohartaraztea ezen, agiria behin betiko onetsi aurretik, beste agiri bat aurkeztu beharko duela, lerrokaduren planoak jasotzen dituena. Plano horietan, lerrokadura ofizialak eta gehieneko lerrokadurak soilik grafiatuko eta kotatuko dira, eta, lehendik dagoen eraikina eta handitzeko aurreikuspena marraztuz gero, adierazi beharko da "eraikuntza orientagarria" dela. Halaber, araudian adierazi beharko du nahitaezkoa dela lurzatiko espazio librea egokitzea, zuhaitz-lerro bat jartzeko itxituratik metro batera. Zuhaitzen artean gutxienez 8 metroko tartea utzi beharko da.
4. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Mutua Navarrari".
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2413364