196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-SEP-24 (18/UV).

"Ikusi da honako dokumentua: "Aldaketa puntuala, Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian", eta bat etorriz 2024ko irailaren 5eko egokitasun-txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zuzendariaren 2024ko irailaren 9ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Aldaketa honen xedea da Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintza araudia aldatzea (aurrerantzean, BEBPB), eta, bereziki, "Erabilera Arau Orokorrak" izeneko II. kapituluko 87. eta 88. artikuluetan ezarritako erabilera-araubidea aldatzea. Aldaketa hori, Udalaren ekimenez sustatu da.

2.–Hasierako onespen hori dela eta, eten eginen zaio lizentziak emateari Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren aplikazio eremu osoan, aldi baterako bizitegirako direnean, tramitazioan dagoen arautegi berriarekin bat egiten ez badute (U.I. VIII-ZO-1).

Lizentziak emateko prozedura eten da, eta erabaki hori jakinarazi eginen zaie lizentziak jaso aurretik lizentzia eskaerak aurkeztu dituztenei.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan".

Iruñean, 2024ko irailaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2413213