196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 5. poligonoko 376. lurzatian. Hasierako onespena

Alkateak, irailaren 16an emandako 2024-0082 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen JL 2020 AEDIFICEM SLk sustatutako hirigintza-hitzarmen bat, xede duena eskudirutan ordaintzea Iguzkitzako 5. poligonoko 376. lurzatiko jarduketari dagokion %10eko lagapena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iguzkitzan, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2413385