196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa, balorazio-txostenaren proiektuan. Berriz jendaurrean jartzea

Fontellasko balorazio-txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2024ko irailaren 16an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

–Fontellasko Udalak egindako balorazio-txostenaren proiektua aldatzea.

–Berriz jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Hala, balorazio-txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio-txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan, bai eta web-orrian eta iragarki-taulan ere, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Fontellasen, 2024ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2413495