196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa US-1 unitatean (Udal Planaren gehikuntza). Hasierako onespena

Alkatetzaren irailaren 18ko 298/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat US-1 unitatean (Udal Planaren gehikuntza), Beriaingo Udalak sustatua. Haren bidez, unitatearen hirigintza-antolamendu xehatua aldatzen da, onetsitako planeamenduko eraikinen eta bideen lerrokadurak egokituta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2413498