2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Arguedasko balorazio-txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2024ko irailaren 6an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:
ERABAKIA:
–Arguedasko Udalak egindako balorazio-txostenaren proiektua aldatzea.
–Balorazio-txostenaren proiektua berriz ere jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Hala, balorazio-txostenaren proiektu berria jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio-txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan eta Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Arguedasen, 2024ko irailaren 12an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2413313