2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia 22. poligonoko 240. lurzatian. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2024ko abuztuaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Antsoaingo 22. poligonoko 240-1-11 lurzatian. Plan hori Construcciones Noveleta SLUk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Antsoainen, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2413443