1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3334/2024 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2831/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien 2 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu.
2. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 2 lanpostuak eranskinean jaso dira.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
TURISMOKO ENPRESA ETA JARDUERETAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
10215 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP. | TURISMO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Iruña | Mistoa | | | B |
8615 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP. | TURISMO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Iruña | Mistoa | | | B |
Iragarkiaren kodea: F2413304