196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Euskara ikasleentzako dirulaguntzak. Laburpena. 2023-24 ikasturtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 785557.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/785557).

–Deialdiaren xedea eta helburua: dirulaguntzak ematea euskara ikastaroen matrikula ordaintzeko, zehazki 2023ko irailaren 1a eta 2024ko abuztuaren 31 artean egindako ikastaroetarako.

–Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete betebehar hauek betetzen dituztenek:

a) Frogatzea bertaratu izana diruz lagundutako ikastaroaren %80ra, gutxienez.

b) Andosillan erroldatua egotea, urtebeteko antzinatasunaz, gutxienez.

c) Andosillako Udaleko zerga betebeharrak egunean izatea.

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: deialdi honetarako 1.000,00 euro erabiliko dira, eta horiek 2024ko ekitaldiko 3350 480.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura izanen dira. Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute jaso matrikularengatik ordaindutakoa gainditzen duen laguntzarik. Baldin laguntzen guztizko zenbatekoak gainditzen badu aurrekontu-zuzkidura, emandako laguntzak hainbanatu eginen dira eskabideen artean, baldin aurkeztu badira behar den epean eta moduan eta betetzen badituzte deialdian ezarritako baldintzak.

–Eskaerak aurkezteko epea: epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2413380