2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, C mailakoa. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4an, argitaratu zen deialdi bat, zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, C mailakoa, Eguesibarko udalaren zerbitzukoa. Iragan da deialdi horretako izangai onartuen behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko epea, hortaz, egoki da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau ebatzi da, Alkatetzaren 2024ko irailaren 11ko 2572 Ebazpenaren bidez:
1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, C mailakoa, Eguesibarko udalaren zerbitzukoa. Hona hemen:
Onartuen behin betiko zerrenda
Izangaia:
1.–GIL ZUBELDIA, JOSEBA
Baztertuen behin betiko zerrenda
Izangaia:
1.–PAULOS CARDENAS, ALEJANDRO (*)
(*) Baztertzeko arrazoia: Ez da bete deialdiaren 2.a) oinarrian ezarritako baldintza.
2. Prozesuaren kalifikazio-epaimahai izendatzea, deialdiaren 5.1 oinarriari jarraikiz, honen arabera:
–Epaimahaiburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea.
- Ordezkoa: Eguesibarko Udaleko alkateak eskuordetzen duen zinegotzia.
–Idazkaria: Jesús Miguel Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
- Ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa / kudeatzailea.
–1. epaimahaikidea: Ángel Abaurrea Echarte, Eguesibarko Udaleko aparejadorea.
- Ordezkoa: Alejandro Fuertes Martínez, Eguesibarko Udaleko arkitektoa.
–2. epaimahaikidea: Maite Mendive García, Eguesibarko Udaleko Langileen Administrazioko teknikaria.
- Ordezkoa: Beatriz Urricelqui Osinaga, Eguesibarko Udaleko administrari laguntzailea.
–3. epaimahaikidea: David Hernández Cabrerizo, Eguesibarko Udaleko langileen ordezkari sindikala.
- Ordezkoa: Lara Alcalá Larramendi, Eguesibarko Udaleko langileen ordezkari sindikala.
3. Interesdunei jakinaraztea proba teorikoa 2024ko urriaren 24an eginen dela, 12:00etan, Eguesibarko udaletxean (Garajonay 1, Sarriguren).
Probarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala aldean dutela joan beharko dute izangaiek.
4. Ebazpen hau argitaratzea udalaren web-orrian, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako ondorioetarako, eta epaimahaikideei honen berri ematea.
Sarrigurenen, 2024ko irailaren 11n.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2413231