196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hirigintza Gerentziaren 2023ko lan publikoaren eskaintza

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2023ko irailaren 13an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 13-SEP-23 (2/UV).

"Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren plantilla organikoko lanpostu hutsak ikusirik, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz; ikusirik, orobat, Hirigintzako gerentearen albokoaren 2023ko maiatzaren 16ko txosten juridikoa, erabaki da:

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren 2023ko lan publikoaren eskaintza onestea, lanpostu hauek barnean direla:

KODE ESPEZIFIKOA

LANPOSTUA

100.002-1

Goi-mailako arkitektoa

100.002-2

Goi-mailako arkitektoa

100.002-6

Goi-mailako arkitektoa

130.000-1

Kontu-hartzaile delegatua

200.003-4

Arkitekto teknikoa

2. Iruñeko Udalari agintzea 2023ko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko lekualdatze-lehiaketak egin ditzala, arkitekto, arkitekto tekniko eta kontu-hartzaile delegatuen lanpostuetarako, eta ondoren hautapen-prozesuak egin ditzala lanpostu horiek betetzeko. Esleipena 5 urtez egonen da indarrean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren 2023rako lan publikoaren eskaintza".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko irailaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2413329