196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Deialdia, Irurtzungo Musika Eskolako zeharkako txirula irakasle lanpostua (C1 hizkuntza eskakizuna) aldi baterako lehiaketa-oposizio bidez betetzeko

Deialdi honen xedea da Irurtzungo Udal Musika Eskolako zeharkako txirula irakasle lanpostua (B maila), derrigorrezko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, aldi baterako betetzea, lehiaketa-oposizio bidez, haurdunaldi- eta amatasun-baja betetzeko. Gainera, ordezkapen-poltsa bat sortuko da lanpostu horretarako.

Kontratuak irailetik abuztura arte iraungo du, biak barne, eta B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak gehi %12ko osagarria izanen du.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bost egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Irurtzungo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00era, bai eta Udalaren webgunean (http://www.irurtzun.eus/) eta iragarki-taula elektronikoan (Egoitza Elektronikoan, https://sedeelectronica.irurtzun.eus/default.aspx) ere.

Irurtzunen, 2024ko irailaren 13an.─Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2413351