2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, "Luis Morondo" Udal Musika Eskolan txistuko irakasle gisa aritzeko aldi baterako kontratazioetarako
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat osatzea, hautaproben bidez, txistuko irakasle gisa aritzeko aldi baterako kontratazioetarako, Barañaingo "Luis Morondo" Udal Musika Eskolan sor daitezkeen premiei erantzuteko.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://escuelamusicabarañain.es), baita Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxeko plaza, z.g., Barañain).
Barañainen, 2024ko irailaren 18an.–Luis Morondo Musika Eskola patronatuko burua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2413468