196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Aldaketa, langileriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko deialdian

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 30ean hartutako erabaki baten bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, Arangurengo Udaleko langileriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Oinarri horiek 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 4an.

Berraztertzeko errekurtso bat jarri zen, 2024ko uztailaren 29an, deialdi horren aurka, zeinean eskatzen baitzen merezimenduetarako kontuan har ez zedila lan-harremanetako eta giza baliabideetako lizentzia edo gradua, deialdian sartzeko baldintzatzat jasorik dagoelako deialdiaren 2.1.c) oinarrian, beste titulazio batzuen artean.

Berraztertzeko errekurtsoa aztertu, eta ikusi da oinarriak berak honako hau ezartzen duela 6.2.b) oinarrian: "Lehiaketan ez dira baloratuko deialdian sartzeko aukera ematen duten titulazioak".

Ezin denez merezimendutzat baloratu deialdian sartzeko balio duen titulu bat, bidezkoa da errekurtsogilearen uzia baiestea eta, ondorioz, deialdia aldatzea.

Horiek horrela, apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedaturikoak ematen dizkion eskumenak baliatuz (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak honako hau erabaki zuen 2024ko irailaren 12an:

ERABAKIA:

1. Berraztertzeko errekurtsoa baiestea, eta merezimendutzat ez baloratzea lan-harremanetako eta giza baliabideetako lizentzia edo gradua, deialdian sartzeko baldintzatzat jasorik dagoelako deialdiaren 2.1.c) oinarrian, beste titulazio batzuen artean.

2. Aldatzea 6.2.b) oinarria, Arangurengo Udaleko langileriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko deialdian; beraz, honela idatzirik geldituko da:

"Prestakuntza (10 puntu gehienez).

Prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik, lotuta badaude lanpostuaren eginkizunekin eta antolatu badituzte erakunde ofizialek eta/edo lanbide-elkargoek, zentro publikoek eta unibertsitateek, behar bezala frogaturik betiere: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta 10 puntu gehienez.

–Zuzenbideko lizentzia edo gradua: 4 puntu.

–Langileen arloko edo lan arriskuen prebentzioko master, graduondoko eta espezializazioa: 0,05 puntu kreditu bakoitzeko (10 eskola-ordu); eta 5 puntu gehienez.

–Goi mailako prestakuntza, lan agintaritza eskudunak frogatua, gutxienez 600 ordukoa prebentzioko hiru espezialitate edo diziplinetako batean: Laneko Segurtasuna, Industria Higienea eta Ergonomia eta Psikologia Aplikatua. Gehienez ere 3 puntu.

Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ez eta zer iraupen izan duten zehazten ez dutenak ere.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako prestakuntza ekintzak.

Lehiaketan ez dira baloratuko deialdian sartzeko aukera ematen duten titulazioak".

3. Aditzera ematea probak eginen direla 2024ko abendutik aurrera.

4. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, eta izena emateko epe berri bat irekitzea, hamar egun baliodunekoa, argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe berri horretan ez dute berriz izena eman beharko jada izena emanik dutenek. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako prestakuntza ekintzak, hots, 2024ko uztailaren 4aren ondoren.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Mutiloan, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2413428