1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
862E/2024 EBAZPENA, irailaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena, aldekoa, Zugarramurdiko Udal Planean 2. poligonoko 273. lurzatiari dagokionez aldaketa puntual bat egiteari buruz, ingurumen eraginik sortzen ez duela iritzita. Sustatzailea María Teresa Mendiburu Indaburu da.
Zugarramurdiko Udal Planean, hain zuzen, 2. poligonoko 273. lurzatian, aldaketa puntuala egiteko proposamenean, lurzati baten kategorizazioa eguneratu nahi da, baso-lurzorukoa (sastrakak/zuhaitzik gabekoa) izatetik gorde beharreko lurzorukoa (ingurumen aldetik balioa duen lurzorua) izatera igaro dadin.
Lurzatia kategorizatu ondoren, sustatzaileak aurreikusten du bost borda eraikitzea alokairu turistikorako eta inguruko mendi-ibilien jarduerarako. Lurzati horretan baimendu daitezkeen erabilerek kontuan hartu beharko dute dauden baliabide naturalak kontserbatu behar direla, hala nola, lurzatian dauden zuhaitz autoktonoen arboladiguneak eta egon daitezkeen heskaiak.
Aldaketaren proposamenak lurzati bati eragiten dio, baina haren kategoria aldatzeak ez dakar baliabideak galtzea, eta eragindako eremua txikia denez, eta kontuan hartuta tokiaren inguruaren ezaugarriak, ez da aurreikusten ingurumen ukipenik egonen denik.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Zugarramurdiko Udal Planean 2. poligonoko 273. lurzatiari dagokionez aldaketa puntual bat egiteari buruz, ingurumen eraginik sortzen ez duela iritzita. Sustatzailea María Teresa Mendiburu Indaburu da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 18an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2413516