1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
291/2024 EBAZPENA, irailaren 11koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita aldaketa egitea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza-itunetan, 2024-2025 ikasturterako.
Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendariak, ikusirik abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu diren eskaerak eta alegazioak, EDUCAn jaso diren matrikulazio datuak eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko txostenak, txosten bat aurkeztu du itunak aldatzen dituen apirilaren 5eko 111/2023 Ebazpenean egindako aldaketen berri emateko. Aldaketa horiek 2024ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeragina izanen dute.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita aldaketa egitea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza-itunetan, 2024-2025 ikasturterako eta 2024ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin. Aldaketa honetan datza:
–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa:
Mendabiako Nuestra Señora de los Dolores ikastetxea: 2024-2025 ikasturterako unitate bat gehiago hitzartu da. Ikastetxeak bost itunpeko unitate izanen ditu.
Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola: irakaskuntzako hamar ordu gehiago esleitzen dira. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturtean, bi itunpeko unitate gehi hamar ordu gehigarri izanen ditu.
–Lehen Hezkuntza:
Altsasuko Jesusen Bihotza ikastetxea: lau irakastordu gehiago esleitzen dira. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, bost itunpeko unitate gehi lau ordu gehiago izanen ditu.
Berako Jesusen Bihotza ikastetxea: 2024-2025 ikasturterako unitate bat gehiago hitzartu da. Ikastetxeak bost itunpeko unitate izanen ditu.
Zangozako Ikastola: 2024-2025 ikasturterako unitate bat gehiago hitzartu da. Ikastetxeak sei itunpeko unitate izanen ditu.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
Fontellasko Argia Ikastola: zortzi irakastordu gehiago esleitzen dira 4. mailarako. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, lau itunpeko unitate gehi zortzi ordu gehiago izanen ditu.
–Batxilergoa:
Lizarrako Nuestra Señora del Puy: hogei irakastordu gehiago esleitzen dira. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, lau itunpeko unitate gehi hogei ordu gehiago izanen ditu.
Iruñeko Jesuitinas hezkuntza fundazioaren ikastetxea: hirurogei irakastordu gehiago esleitzen dira, hogeita hamar maila bakoitzeko. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, lau itunpeko unitate gehi hirurogei ordu gehiago izanen ditu.
Sarrigurengo Santa María la Real ikastetxea: itundutako unitateen kopurua murriztu da, eta hamabi ordu gehigarri esleitu dira Batxilergoko 2. mailarako. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, zazpi itunpeko unitate gehi hamabi ordu gehigarri izanen ditu.
–Hezkuntza Berezia:
Iberoko "Isterria" Hezkuntza Bereziko ikastetxea: Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak eskatuta, baimena eman da, 2024-2025 ikasturterako, Helduarora Igarotzeko Programako unitate bat aldatzeko, Bigarren Hezkuntzako Gela Alternatibo bat jartzeko. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, Bigarren Hezkuntzako Gela Alternatiboko hamaika itunpeko unitate eta Helduarora Igarotzeko Programako hiru itunpeko unitate izanen ditu.
2. Honako ikastetxe hauek aurkeztutako eskaerak eta alegazioak ukatzea:
Zizurko San Fermin Ikastola: alde batetik, curriculum anitzeko unitate bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, eta, bestetik, beste unitate bat Batxilergorako. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, hamasei itunpeko unitate izanen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta zazpi Batxilergoan.
Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastola: unitate bat gehiago Lehen Hezkuntzako 2. mailarako, edo, bestela, 16,5 ordu gehiago. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, bederatzi itunpeko unitate izanen ditu Lehen Hezkuntzan.
Lodosako Ibaialde Ikastola: unitate bat gehiago Lehen Hezkuntzarako. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, bi itunpeko unitate izanen ditu.
Iruñeko Claret Larraona ikastetxea: ordu gehigarriak esleitzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailarako. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, zortzi itunpeko unitate izanen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Tuterako San Francisco Javier ikastetxea: unitate bat gehiago edo, hala badagokio, ordu gehigarrien esleipena Batxilergoan. Ikastetxeak, 2024-2025 ikasturterako, zortzi itunpeko unitate izanen ditu.
3. Berritutako ituna zabaltzeak dakarren kostua onartzeko modukoa da, kontuan harturik ituna berritzeko guztizko zenbatekoa.
4. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari (Plangintza), Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari.
Iruñean, 2024ko irailaren 11n.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F2413256