1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
147E/2024 EBAZPENA, irailaren 17koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, aldatzen dituena deialdi honen 11., 12. eta 13. oinarriak: toki erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak, 2024. urterako, kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 773181.
Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak uztailaren 12an emandako 108E/2024 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, toki erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, 2024. urtean, kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. Deialdia 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.
Oinarri arautzaileen argitalpen-data kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da deialdiaren 11. eta 12. oinarrien testua aldatzea, ezarritako epea ez baita nahikoa dirulaguntza osoaren ordainketa aurreratua eskatu ez duten erakunde onuradunek aurkez dezaten dirulaguntza jasotzeko eskubidea ematen duen txostena.
Horrez gain, akats bat atzeman da 13. oinarrian, ebazpenean jasotakoarekin bat ez datorren eranskin bat aipatzen baita.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea deialdi honen oinarri arautzaileak: toki erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeentzako dirulaguntzak, 2024. urterako, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako. Hauek dira aldaketak:
1.1. Aldatzen da 11. oinarriko (Dirulaguntzaren justifikazioa) 2. atala, eta honela idatzita geratzen da, erakundeek bete ahal izan ditzaten deialdian adierazitako epeak:
"11.2. Entitate onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte. Beren egoera partikularraren arabera, epemuga hauetara egokitu beharko dute betiere:
–2024ko azaroaren 11: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Txosten hori epe barruan aurkeztea nahitaezkoa da dirulaguntza aldez aurretik ordaindu ez bada edo aurreratutakoa emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez bada, eta aukerakoa izanen da Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso duten entitateentzat.
–2025eko otsailaren 10a: amaierako txostena aurkezteko azken eguna.
Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio".
1.2. Aldatzen da 12. oinarriko (Entitate onuradunen betebeharrak) k) letra, eta honela idatzita geratzen da:
"k) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, 2024ko azaroaren 11 baino lehen betiere. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan ezer aldatuz gero, Administrazioak aldaketa onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea".
1.3. Zuzentzen da 13. oinarriko (Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa) 2. atalean atzemandako akatsa:
Honako hau dioen tokian:
"Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak IX. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela".
Honako hau behar du:
"Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak VIII. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.
Iragarkiaren kodea: F2413435