1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitateko (gaztelaniaz) behin betiko puntuazioen aurka, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko kidego hauetan egin diren oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko hautaketa prozeduren barnean: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa. Horretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.
Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean adierazitako kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren behin betiko puntuazioen aurkako gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela eranskin horretan zerrendatutako pertsonek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko egin diren kidego hauetan oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko hautaketa prozeduren barnean: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa. Horretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura igortzeko eskatzen ahalko dute instantzia baten bidez: aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bitartez aurkeztu behar da, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendurik, eta eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten igortzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko irailaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA.–JARRITAKO GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK
IZANGAIA | KIDEGOA | ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA |
CARLOS ERASO LOPEZ | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
AITOR AYERRA ESPINAL | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
NEREA GARCIANDIA LIZARRAGA | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
IÑIGO ARITZA SARALEGI ARTEAGA | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
LUIS ANGEL MUÑOZ DOMINGUEZ | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
MARIA OCHOA MARTINEZ | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
VANESA MENGIBAR LOSADA | Bigarren Hezkuntzako irakasleak | Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak | Gaztelania |
Iragarkiaren kodea: F2413740