1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3302/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 2968/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Behin jasota Administrazio Erroko langileen batzordeak egin duen proposamena, langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatzeari buruzkoa, bidezkoa da horien izendapena egitea, aipatu deialdi horretan kalifikazio-epaimahaiko kide izan daitezen.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian. Honako hauek dira: Nerea Macuso Moreno andrea, epaimahaikide titular, eta Ainara Elarre Belzunegui andrea, epaimahaikide ordezko.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2413179