Iragarkia
196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3300/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, industria ingeniarien lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 6an emandako 2896/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien bost lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat eta haren oinarriak onestea, industria ingeniarien bost lanpostu betetzeko sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez, ari daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei.
Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
DEIALDIA, INDUSTRIA INGENIARIEN BOST LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da industria ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2896/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.
1.2. Bost lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–2 lanpostu txanda irekian.
–2 lanpostu igoera txandan.
–Lanpostu 1, erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.
1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostu hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Industria ingeniaritzaren unibertsitate titulua izatea edo graduko titulua eta industria ingeniariaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen masterra, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarria, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete txanda horretan, baldin eta betetzen badituzte igoera-txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Eskuratu nahi izanez gero ingelesezko C1 edo B2 jakite-maila eskatzen duen lanpostu bat, kasuan kasuko maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat edukitzea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa (horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz antolatzen den proba gainditzea.
2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.
Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak aurkez dezake egokitzat jotzen duen dokumentazioa, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, bai eta espedientea formalizatzeagatik ere, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.
Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskabidea formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek aurkeztu beharko dute dokumentazio eskaneatu hau, kasuaren arabera:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute baimenik ematen langabezia egoera kontsultatzeko, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.–%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Laura Larraya Irigoyen andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Javier Amezaga Ruiz jauna, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Javier Araiz Garde jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Kalifikazio Fiskalen eta Enpresa I+G+b Proiektu Estrategikoen Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Óscar Fernández Segura jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia Planaren eta Europako Proiektuen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Nerea Macuso Moreno andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Ordezko epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegui andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Idazkaria: Ana Sáinz Jiménez andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
–Ordezko idazkaria: Isabel Akerreta Larraz andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2025eko martxotik aurrera hasiko da.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta galderak izanen dira deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruzkoak.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.
Kalifikazioa: Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Ariketa teorikoa izanen da, eta bertan izangaiek ausaz aukeratutako hiru gai garatu beharko dituzte idatziz; I. eranskinean dauden gai-zerrenden artean, bat bigarren zatikoa, beste bat hirugarren zatikoa eta azkenekoa laugarren zatikoa. Epaimahaiak gai-zerrendako zati bakoitzetik bi gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiek bietako bat bakarrik garatu beharko dute, nahi dutena.
Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da. Bi kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.
Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza eta kalkulagailua izan ezik.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.
7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren proban puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.
Aurreko irizpideak aplikatuta ere berdinketak bere horretan jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, horretarako abiaturik zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
–C1 edo B2 ingeles maila finkatua duen lanpostu bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztu beharko dute. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.4 atalean xedatutakoaren arabera.
–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute lanpostuak eskuratzeko duten lehentasun-ordena.
8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, behin azterturik balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena.
Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostuak hautatzeko, txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.
Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.
d) Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
B.–Deialdian igoera-txandan parte hartzen duten izangaiek, lehengoaz gainera, eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena jarduneko zerbitzuan daudela jatorrizko administrazioan, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean; hori dena, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak, edo baldin badira Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, besteren bat eskatu nahi izanez gero, bere eskudantziak erabiliz, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.
Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean adjudikatuko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak adjudikatuko dira.
10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, jarraituko zaio deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautapena. Beraz, funtzionario berriei zuzenean adjudikatuko zaie egoera horien ondoriozko lanpostuak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Honako zerrenda hauek eginen dira aldi baterako kontratazioetarako, hautapen prozesuan parte hartu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin (jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari; Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduari, zeinaren bidez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak; eta oinarri honetan ezarritako prozedurari):
a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzerakoan, eta, bidezkoa denean, kontratatzerakoan, honako hauei jarraikiko zaie: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baitira aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.
13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
13.3. Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean lanpostu finkoren bat jabetzan dutenek.
13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta nahi diren aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
13.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
13.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Ikusiz gero egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez dira berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
13.6. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
13.8. Indarra hartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.
Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea, borondatezko eszedentzia egoeran edo nahitaezko eszedentzian ez egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.
15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahiago duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean lanpostu finkoren bat jabetzan dutenek.
15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta nahi diren aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
15.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
15.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Ikusiz gero egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez dira berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
15.6. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
15.8. Indarra hartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrenda.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak presta ditzan.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrenda horiek prestatzeari begira.
Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu eta onetsiko ditu aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
17.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori dena, jarraikiz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.
6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".
10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak.
11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Egintza administratiboak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Exekuzioa. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Bigarren zatia
1. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Horniduraren antolamendua. III. titulua. Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa. IV. titulua: Energia elektrikoaren ekoizpena.
2. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: V. titulua: Sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa. VI. titulua: Energia elektrikoaren garraioa. VII. titulua: Energia elektrikoaren banaketa. VIII. titulua: Energia elektrikoaren hornidura. IX. titulua: Baimenak, desjabetzeak eta zortasunak.
3. gaia.–34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa. III. titulua: Petroliotik eratorritako produktuen merkatuaren antolamendua. IV. titulua: Kanalizazio bidezko gas erregaien horniduraren antolamendua. V. titulua: Jabari publikoa okupatzeko eskubideak, nahitaezko desjabetzea, zortasunak eta jabetzako mugak.
4. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak, II. titulua: Gobernantza eta plangintza, eta III. titulua: Klima-aldaketa moteltzea eta energia-eredu berria.
5. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa. IV. titulua: Klima-aldaketara moldatzea, V. titulua: Administrazio jasangarria, eta VI. titulua: Ikuskapena, jarraipena eta zehapen araubidea.
6. gaia.–Nafarroako balantze energetikoak 2022: Sarrera; Metodologia eta Informazioa lortzea; Nafarroako balantze energetikoa; Energia primarioaren kontsumoa; Sorkuntza elektrikoa: Azken energiaren kontsumoa motaren arabera; Azken energiaren kontsumoa sektoreka.
7. gaia.–Nafarroako balantze energetikoak 2022: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta zerbitzu publikoak; Energiaren kontsumoaren eta ekoizpenaren eragin ekonomikoa; Energiaren ekoizpenaren ingurumenaren gaineko eragina; Adierazle energetikoak; Alderaketa, Espainiarekin eta EBrekin; Terminoen glosarioa.
8. gaia.–403E/2023 Ebazpena, abenduaren 1ekoa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2024".
9. gaia.–98E/2024 Ebazpena, apirilaren 26koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana; honen bidez onesten da "Laguntzak energia komunitateentzat trantsizio energetikorako 2024" deritzon dirulaguntzen deialdia.
10. gaia.–64/2022 Foru Agindua, urriaren 21ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Nafarroan energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituena.
11. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Energia elektrikoaren autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Sailkapena eta definizioak. III. kapitulua: Autokontsumoko modalitateen araubide juridikoa. IV. kapitulua: Energia neurtzeko eta kudeatzeko betekizunak. V. kapitulua: Ekoitzitako eta kontsumitutako energia elektrikoaren kudeaketa. VI. kapitulua. Garraio eta banaketa sareetarako sarbide ordainsariak eta autokontsumoko modalitateen gaineko karguak aplikatzea. VII. kapitulua. Erregistroa, ikuskapena eta zehapen araubidea.
12. gaia.–36/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, Energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema bat ezartzen duena.
13. gaia.–TED/815/2023 Agindua, uztailaren 18koa, zeinaren bidez partzialki garatzen baita 36/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema bat ezartzen duena.
14. gaia.–Kenkari fiskala, inbertsioak egiteagatik energia berriztagarrien instalazioetan, ibilgailu elektrikoetan eta karga-sistemetan. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 64. eta 64 bis artikuluak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko 62.12, 62.13 eta 62.14 artikuluak (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua).
15. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratuak betearaztea.
16. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
17. gaia.–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
18. gaia.–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.
19. gaia.–21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.
20. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.
21. gaia.–6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.
22. gaia.–12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
23. gaia.–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa.
24. gaia.–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.
25. gaia.–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.
Hirugarren zatia
1. gaia.–21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa.
2. gaia.–559/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, Industrien Erregistro Integratuaren Erregelamendua onesten duena.
3. gaia.–809/2021 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, Presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. 1. artikulutik 15.era eta I. eranskinetik V.era. ITC EP-1 jarraibide tekniko osagarria (Galdarak). ITC EP-6 jarraibide tekniko osagarria (Presio-ontzi garraiagarriak).
4. gaia.–1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gas naturala garraiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak. III. titulua: Hornikuntza. IV. titulua: Biltegiratzeko, birgasifikatzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.
5. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena. Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa (1. artikulutik 14.era).
6. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Energia elektrikoa garraiatzea. III. titulua: Banaketa. IV. titulua: Garraio eta banaketa sareen sarbidea. Linea zuzenak.
7. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: VI. titulua: Hornikuntza. VII. titulua: Ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.
8. gaia.–223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena: Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-LAT 03tik ITC-LAT 09ra.
9. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. Goi tentsioko linea elektrikoen instalazioetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-RAT 03tik ITC-RAT 13ra.
10. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. ITC-RAT 14tik ITC-RAT 23ra.
11. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa (1. artikulutik 29.era) eta ITC-BT-03tik ITC-BT-10era.
12. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT-11tik ITC-BT-24ra.
13. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT-28tik ITC-BT-34ra. ITC-40. ITC-BT-52.
14. gaia.–413/2014 Errege Dekretua, ekainaren 6koa, Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko jarduera arautzen duena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua. Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko instalazioen eskubideak eta betebeharrak. III. titulua. Elektrizitatearen merkatuan parte hartzea. IV. titulua. Ordainsarien araubide berariazkoa. V. titulua. Administrazio prozedurak eta erregistroak.
15. gaia.–1183/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareetarako sarbideari eta konexioari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua. Xedapen orokorrak II. kapitulua. Sarerako sarbide eta konexioari buruzko prozeduraren alderdi orokorrak. III. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenak lortzeko prozedura orokorra. IV. kapitulua: Prozedura laburtua eta salbuespenak. V. kapitulua: Sarbiderako ahalmenari buruzko lehiaketak. VI. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenak lortu ondorengo jarduketak. VII. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenen berme ekonomikoak eta iraungipena. VIII. kapitulua. Instalazioak hibrido bihurtzea.
16. gaia.–56/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan.
17. gaia.–1699/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Energia elektrikoa ekoizteko potentzia txikiko instalazioen sarerako konexioa arautzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Instalazioen sarbidea eta konexioa banaketa sarean. III. kapitulua: Instalazioen baldintza teknikoak. IV. kapitulua: Neurtzeko eta fakturatzeko prozedura. Xedapen gehigarriak.
18. gaia.–920/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedea, aplikazio eremua, definizioak eta xedapen orokorrak. II. kapitulua: Azterketa teknikoei aplikatu beharreko xedapenak. III. kapitulua: IAT guneei aplikatu beharreko xedapenak.
19. gaia.–1247/1995 Errege Dekretua, uztailaren 14koa, Ibilgailu Historikoen Erregelamendua onesten duena.
20. gaia.–2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Industriako establezimenduen suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena.
21. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena (MIE APQ 0tik 10era). Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua: 1. artikulutik 12.era. ERANSKINA, Jarraibide tekniko osagarriak: MIE-APQ-1 jarraibide tekniko osagarria (Likido sukoiak eta erregaiak ontzi finkoetan biltegiratzea). MIE-APQ-10 jarraibide tekniko osagarria (Ontzi mugikorretan biltegiratzea).
22 gaia.–Uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua, Eraikinetako instalazio termikoei buruzko erregelamendua onesten duena: ERANSKINA, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduko (EITE) I. atala, 1. artikulutik 47.era.
23 gaia.–Uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua, Eraikinetako instalazio termikoei buruzko erregelamendua onesten duena: ERANSKINA, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduko (EITE) II. atala, jarraibide teknikoetako 1. ITtik 4. ITra.
24. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 "Igogailuak" jarraibide tekniko osagarria onesten duena, zeinak arautzen baitu igogailuak zerbitzuan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta, orobat, lehendik dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea.
Laugarren zatia
1. gaia.–Fracastiko eskuliburua (2015); Ikerketari eta garapen esperimentalari buruzko informazioa jaso eta aurkezteko gida. 2. kapitulua, I+Ga identifikatzeko kontzeptuak eta definizioak: 2.2. Ikerketaren eta garapen esperimentalaren (I+G) definizioa; 2.3. I+G jarduera eta proiektuak; 2.4. I+Ga identifikatzeko bost irizpideak; 2.5. I+G motaren araberako banaketa (2.23 artikulutik 2.40 artikulura, biak barne); 2.7. I+G adibideak; eremuaren araberako mugak eta esklusioak, artikuluak salbu (2.64 artikulutik 2.67ra eta 2.75 artikulutik 2.110era).
2. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S4), 2021-2027 eguneratzea - Atalak; 1: Sarrera eta testuingurua, 2: Eskualdearen diagnostikoa, 3: S4 estrategia.
3. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S4), 2021-2027 eguneratzea - Atalak; 4: Lehiakortasun faktoreak, 5: Gobernantza, inplementazioa eta monitorizazioa, 6: Baldintza mesedegarria betetzea, 7: Eranskina.
4. gaia.–15/2018 Foru Legea, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Nafarroako I+G+b Sistema, SINAI.
5. gaia.–15/2018 Foru Legea, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa: III. kapitulua: Ikerketa zientifiko eta teknikoa, ezagutzaren transferentzia, hedapena eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura bultzatzea. IV. kapitulua: Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana. Xedapen gehigarri bakarra: I+G+b arloko inbertsio helburuak Nafarroan.
6. gaia.–24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Atariko xedapenak. II. titulua: Patentagarritasuna. III. titulua: Patente-eskubidea eta asmatzailearen izendapena. IV. titulua: Enplegu edo zerbitzu harreman baten barruan egindako asmakuntzak. V. titulua: Eskaera eta emateko prozedura.
7. gaia.–24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: VI. titulua: Patentearen eta patente-eskaeraren ondorioak. VII. titulua: Patente-eskubidea urratzeagatiko baliaturiko akzioak. VIII. titulua: Patente-eskaera eta patentea, jabetza eskubidearen objektu. IX. titulua: Ustiatzeko betebeharra eta nahitaezko lizentziak. X. titulua: Patentearen deuseztasuna, indargabetzea eta iraungipena. XIII. titulua: Erabilgarritasun-ereduak.
8. gaia.–17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Marka kontzeptua eta erregistratzeko debekuak. III. titulua: Erregistratzeko eskaera eta prozedura. IV. titulua: Marka erregistratuaren iraupena, berritzea eta aldaketa. V. titulua: Marka-eskubidearen edukia.
9. gaia.–EBFT, 107. artikulua. Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
10. gaia.–, Batzordearen ekainaren 16ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, zenbait laguntza kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. I. kapitulua: Xedapen komunak; 1., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak. III. kapitulua: 2. atala. ETEendako laguntzak. 4. atala. Ikerketa eta garapenerako eta berrikuntzarako laguntzak. 7. atala. Ingurumenaren babeserako laguntzak.
11. gaia.–Batzordearen komunikazioa (2022/C 414/01). Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Esparrua.
12. gaia.–Erabiltzailearen gida ETE kontzeptuaren definizioari buruz. Europar Batasuna, 2020.
13. gaia.–428E/2023 Ebazpena, abenduaren 20koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita I+G proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia.
14. gaia.–429E/2023 Ebazpena, abenduaren 20koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2024-2027 deialdia.
15. gaia.–26/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa. Kenkari fiskalak ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+b) proiektuetarako: 39., 61., 62. eta 78. artikuluak; Ekintzailetzari laguntzeko neurriak: Hirugarren xedapen gehigarria.
16. gaia.–60E/2024 Ebazpena, ekainaren 3koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2024ko deialdia onesten baita SINAIko eragileei laguntzak emateko, I+G proiektu kolaboratiboak egin ditzaten.
17. gaia.–8E/2024 Ebazpena, otsailaren 16koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzeko laguntzen 2024ko deialdia onesten duena.
18. gaia.–6E/2024 Ebazpena, otsailaren 15ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: 2024ko industria-doktoregoak.
19. gaia.–2E/2020 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako I+G+b Sisteman integratutako exekuzioko eragileen egiaztapenerako prozedura eta beren inskripzioa aipatu eragileen erregistro publikoan.
20. gaia.–Nafarroako Zientzia eta Teknologia Plana 2021-2025. 2. atala: Parte hartzeko prozesua. 3. atala: Lege eta plangintza testuingurua. 4. atala: Diagnostikoa. 5. atala: Estrategiak eta helburuak.
21. gaia.–Nafarroako Zientzia eta Teknologia Plana 2021-2025. 6. atala: Programak eta neurriak. 7. atala: Gobernantza. 8. atala: Aginte-koadroa eta behatokia. 9. atala: Aurrekontua.
22. gaia.–Europako Batzordearen lehentasunak 2019-2024 aldirako. Europako Itun Berdea, Aro Digitalera moldaturiko Europa. Pertsonen zerbitzurako ekonomia bat. Europa sendoagoa munduan. Europako bizimodua sustatzea. Beste bultzada bat Europako demokraziari.
23. gaia.–Europar Batasunaren finantzabideak.
Iragarkiaren kodea: F2413177
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
