2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Administrazio Nagusiko teknikari lanpostua betetzeko deialdia. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2024ko irailaren 17an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 489/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:
"Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren uztailaren 31ko 350/2024 zenbakiko ebazpenaren bidez, "Administrazio Nagusiko teknikaria" izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko "Administrazio Nagusiko teknikariaren" lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdia onartu zen.
Ebazpen hori 167. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2024ko abuztuaren 16an.
Behin igaro denean deialdiaren hirugarren oinarrian eskabideak aurkezteko ezarritako epea, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartu behar da, eta zerrenda hori, deialdiaren laugarren oinarrian jasota dagoenaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) kaleratu behar da.
Beste alde batetik, aipatu den laugarren oinarri horretan, gainera, jasota dago behin-behineko zerrenda argitaratu den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean izangai baztertuek erreklamazioak egin edo, halakorik badago, akatsak zuzendu ahal izango dituztela. Zehazki, eskabideak aurkezteko 3.1 oinarrian adierazitako Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez egingo dute.
Hori guztia aintzat hartuta,
EBATZI DUT:
1. "Administrazio Nagusiko teknikaria" izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko "Administrazio Nagusiko teknikariaren" lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onartzea. Hain zuzen, honela geldituko da zerrenda hori:
–Izangai onartuak:
ANDIA GARCES, IÑAKI
ARIZALETA AZCONA, OLATZ
ASIO GOICOECHEA, FABIAN DAVID
BALDA GALAN, MARIA
BIDONDO ARNEDO, ARANTZA
CERMEÑO ALONSO, FELIX ANGEL
ESPARZA JIMENO, EVA
FREIRE DUEÑAS, MARIA GABRIELA
GARMENDIA BERANGO, ASIER
IDOATE GRIJALBA, ANTONIO MIGUEL
LEACHE ARRESE, ANA
LISARRI GUERRERO, MARTA
MAINZ PETROCH, EVA MARIA
OROZ YOLDI, ANA
OTERO GOÑI, AMALUR
RIPA AZANZA, RAQUEL
RODRIGUEZ GARCIA, BEGOÑA
SARASA AMATRIAIN, MARIA LUCIA
TURUMBAY IZURDIAGA, PABLO
VAZQUEZ VIDADOR, DIANA
VELASCO ALBENIZ, ELIANA
VIDAURRETA DE LA CRUZ, MIGUEL
ZABALETA MUNDUATE, UNAI
ZANDUETA CRIADO, ARGI
ZELAIA ZUBIKOA, INGE
–Izangai baztertuak:
ARRARÁS ARANGOA, ANE
Eskabidea ez aurkezteagatik I. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera; langile-lanpostuen deialdi moduan Iruñerriko Mankomunitateari 15 euro ordaindu izanaren agiria ez aurkezteagatik; eta merezimenduen zerrenda ez aurkezteagatik II. Eranskineko ereduaren arabera.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epearen barnean, izangai baztertuek erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzendu ahal izango dituzte. Eskabideak aurkezteko 3.1 oinarrian adierazi den Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez egingo dute.
3. Ebazpen hau kaleratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/)."
Iruñean, 2024ko irailaren 18an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2413470