193. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2024 EBAZPENA, irailaren 4koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzearren 2025. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako.

Apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren bidez, alde batetik, errepide bidezko garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren, eta, bestetik, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua aldatu zen (2021eko 98. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 24koan argitaratua). Horrez gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko apirilaren 18ko 2018/645 Zuzentarauak sartutako berrikuntzak Espainiako zuzenbidean txertatu ziren.

Errege dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak eta prestakuntza etengabeko ikastaroak egiteko baldintzak arautu ziren, zeinak beharrezkoak baitira Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko; betiere, Gidarien Erregelamendu Orokorrean zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea eskatzen den kasuetarako.

Errege dekretu horren 16. eta 17. artikuluak aplikatuz, bidezko da Nafarroako Foru Komunitatean 2025. urtean aipatu ziurtagiria lortzeko eginen diren proben deialdia onestea.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 5. apartatuaren eta aipaturiko apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren bidez emandako eskumenak erabiliz, Kudeaketa Atalak egindako proposamenari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzearren 2025. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdia. Deialdiaren oinarriak eranskin gisa gehitu zaizkio ebazpen honi.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Kudeaketa Atalera eta epaimahaikideei igortzea.

4. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko irailaren 4an.–Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

I. ERANSKINA.–ERREPIDE BIDEZKO SALGAI EDO BIDAIARI GARRAIORAKO ZENBAIT IBILGAILUREN GIDARIEN HASIERAKO KUALIFIKAZIOA FROGATZEN DUEN LANBIDE GAITASUNAREN AGIRIA LORTZEARREN 2025. URTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN EGINEN DIREN PROBETARAKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Izangaien betebeharrak.

Proba hauetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

–Nahitaezko ikastaroak gainditu izana, bai arruntak, bai trinkoak, azterketa egin aurreko urtebeteko epean gehienez ere, apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan xedaturikoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, errepideko garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren eta aldatu egin zen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua.

–Azterketara aurkezteko tasari dagokion zenbatekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan ordaindu izana. Tasa hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean ezarrita dago.

Bigarrena.–Eskaerak.

1. Azterketarako izen-ematea Garraioko eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da, "https://sede.mitma.gob.es" webgunean, eskaera-orria erantsiz, behar bezala beteta eta sinatuta, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan azterketara aurkezteko tasaren zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria ere.

2. Izangaiak prestakuntza ikastaroa bukatu ez badu ere, azterketa egiteko izena emateko aukera izanen du, baldin eta ikastaro hori eskaeretako akatsak zuzentzeko epea iragan baino lehen bukatzen bada eta agintaritza eskudunak baliozkotzen badu, eta epe horretan Administrazioaren aurrean modu fede-emailean frogatzen badu ikastaroa gainditu duela.

3. Eskaera-orriak eta tasen ordainketak, izena zein azterketatarako eman den, soilik hartarako balioko dute, eta, beste azterketa bat gehiago egin nahi izanez gero, beste eskaera-orri bat bete beharko da, eta dagokion tasa ordaindu.

Hirugarrena.–Epeak.

Oinarri hauen III. eranskineko taulan ageri dira eskaerak aurkezteko epeak.

Deialdi honetako probak egiteko datetan, ordutegietan eta/edo lekuetan aldaketaren bat eginez gero gerora sortutako arrazoiengatik, deialdiaren fitxan horren berri emanen da.

Laugarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta probak egiteko tokia eta ordutegia argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren atarian: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/examen-para-obtener-el-certificado-de-cualificacion-inicial-cap-2025 Informazio hori argitaratzeko egunak oinarri hauen III. eranskinean azaltzen dira, deialdi bakoitzerako.

Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, bidezkoa bada, akatsak zuzendu, oinarri hauen III. eranskinean proba bakoitzerako adierazten den eguna bitarte.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere oinarri hauen III. eranskinean proba bakoitzerako adierazten diren datetan argitaratuko dira.

Bosgarrena.–Proben nondik-norakoak.

Izangaiek nortasun agiri nazionala edo, epaimahaiaren arabera, beren nortasuna modu sinesgarrian egiaztatzen duen beste agiri bat aldean dutela agertu beharko dute probetara.

Inola ere ez da baimenduko telefono mugikorrak, ekipo eramangarriak edo elektronikoak eta, oro har, hari gabeko telekomunikazioko gailuak edo informazioa emateko edo jasotzeko bestelako gailuak erabiltzea. Gailu horiek erabiliz gero, izangaia berehala kanporatuko da azterketatik, eta proba baliogabetu eginen da.

Seigarrena.–Azterketaren egitura eta kalifikazioa.

1. Azterketako gaiei, proben egiturari eta horien kalifikazioari dagokienez, Errepide bidezko garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dituen apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

2. Azterketak test motako 100 galdera izanen ditu, eta galdera bakoitzak lau erantzun aukeran, 284/2021 Errege Dekretuaren I. eranskineko A) letrako 1. atalean eta 2. edo 3. ataletan jasotako gaien edukiari buruzkoak, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.

Galdera horietatik hogeita bost I. eranskinaren A) letrako 2. edo 3. ataletan arautzen den nahitaezko prestakuntza espezifikoari buruzkoak izanen dira, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.

Edonola ere, azterketan I. eranskinaren A) letrako 1. atalean eta 2. edo 3. ataletan adierazitako helburuetako bakoitzari buruzko galdera bat izanen da gutxienez, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.

3. Erantzun zuzenei puntu bana emanen zaie eta oker erantzundako bakoitzeko 0,5 puntu kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere. Azterketa gainditzeko 50 puntu lortu behar dira gutxienez.

4. Ariketa egiteko, bi ordu izanen dira gehienez.

5. Bidaiari garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiriaren titularrak diren gidariek, salgai garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko azterketa egitea eskatzen badute, eta salgai garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiriaren titularrak izanik bidaiari garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko azterketa egitea eskatzen duten gidariek I. eranskinaren A) letrako 2. atalean edo 3. atalean araututako nahitaezko prestakuntza espezifikoari dagokion azterketaren zatia bakarrik egin beharko dute, gidabaimen motaren arabera.

Kasu horietan, azterketa test modukoa izanen da. 25 galdera izanen ditu, eta horietako bakoitzak lau erantzun. Erantzun zuzenak puntu banarekin baloratuko dira eta erantzun oker bakoitzarengatik 0,5 puntu kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere. Azterketa gainditzeko 12,5 puntu lortu behar dira gutxienez. Ariketa egiteko, 30 minutu izanen dira.

Zazpigarrena.–Epaimahaia.

Probak gidatuko dituen epaimahaia kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua:

  • Santiago Alemán Carrica jauna, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa:

  • Raquel Remírez Barragán andrea, Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaiko kideak:

  • María Aránzazu Murillo Zabalza andrea, Kudeaketa Ataleko burua.
  • Ana Serrano Herrera andrea, Garraio Baimenen Bulegoko burua.
  • Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezkoak:

  • María Begoña Goñi Encinas andrea, Garraioko Zehapenen Bulegoko burua.
  • María Senosiain Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.
  • Laura Echeverría Itúrbide andrea, Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Idazkaria:

  • Oscar Molviedro Barea jauna, Deialdien eta Txartelen Bulegoko burua.

–Ordezkoa:

  • Loreto Gabari Sorozabal andrea, Garraio Jarduerak Kudeatzeko Bulegoko burua.

Zortzigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

1. Ariketen kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuaren Atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/examen-para-obtener-el-certificado-de-cualificacion-inicial-cap-2025), eta Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariari bidaliko dio.

2. Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

II. ERANSKINA.–GIDARI PROFESIONALEN HASIERAKO KUALIFIKAZIOA FROGATZEN DUEN GAITASUNAREN AGIRIA LORTZEKO AZTERKETA

2025EKO DEIALDIA

ESKAERA-ORRIA

LEHEN DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

NANa

JAIOTEGUNA

JAIOTERRIA

NAZIONALITATEA

TELEFONOA

HELBIDEA (etorbidea, kalea, plaza)

HERRIA

PROBINTZIA

POSTA KODEA

IKASTAROA ZER ZENTROTAN EGIN DUEN

IKASTAROAREN BUKAERA EGUNA

IKASTARO MOTA

Arrunta Azkartua

ESKATZEN DUT onar nazatela errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetan, zeinen deialdia onetsi baitzen Nafarroako Gobernuko Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 4an emandako 26/2024 Ebazpenaren bidez, eta 2024ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, 2024ko irailaren .....koan; zehazki, modalitate honetan:

Hasierako kualifikazioa

Igoera txanda

Salgaiak

Salgaiak

Bidaiariak

Bidaiariak

X jarri zer mota aukeratzen duzun adierazteko.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n.

Sinadura:

Eskaera-orri honekin batera, azterketa-eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da.

III. ERANSKINA.–AZTERKETAK EGITEKO, ESKAERAK AURKEZTEKO, BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO, AKATSAK ZUZENTZEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO DATAK

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

BEHIN-BEHINEKO
ZERRENDAK ETA AZTERKETA EGITEKO ORDUA ETA TOKIA ARGITARATZEA

ZUZENKETAK EGITEKO
AZKEN EGUNA

BEHIN BETIKO ZERRENDEN ARGITALPENA

AZTERKETA EGUNA

25/01/03tik 25/01/24ra

2025eko urtarrilaren 31

2025eko otsailaren 14a

2025eko otsailaren 19a

2025eko otsailaren 21a

25/02/24tik 25/03/14ra

2025eko martxoaren 21a

2025eko apirilaren 4a

2025eko apirilaren 9a

2025eko apirilaren 11

25/05/05etik 25/05/23ra

2025eko maiatzaren 30a

2025eko ekainaren 13a

2025eko ekainaren 18a

2025eko ekainaren 20a

25/07/11tik 25/08/01era

2025eko abuztuaren 7a

2025eko abuztuaren 22a

2025eko abuztuaren 27a

2025eko abuztuaren 29a

25/09/08tik 25/09/26ra

2025eko urriaren 3a

2025eko urriaren 17a

2025eko urriaren 22a

2025eko urriaren 24a

25/11/03tik 25/11/21era

2025eko azaroaren 26a

2025eko abenduaren 12a

2025eko abenduaren 17a

2025eko abenduaren 19a

Iragarkiaren kodea: F2412888