2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UBAGOKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ubagoko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).
Ubagon, 2023ko abenduaren 28an.–Kontzejuko burua, Joana Fernández Eguílaz.
Iragarkiaren kodea: L2413212