2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko udal aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17an.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 67.400 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.300 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.130 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 63.065 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 19.862 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 95.500 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 249.257 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 38.660 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 85.385 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.600 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 115.442 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 2.670 euro.
Gastuak, guztira: 249.257 euro.
Santsolen, 2024ko irailaren 11n.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.
Iragarkiaren kodea: L2413220