193. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

396/2024 EBAZPENA, irailaren 13koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita martxoaren 20ko 96/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Lesakako "Tantirumairu Ikastola 2 urte" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da.

Akats bat atzeman da martxoaren 20ko 96/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez Lesakako "Tantirumairu Ikastola 2 urte" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen baita. Ebazpena 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18koan.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatutakoarekin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Martxoaren 20ko 96/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea.

2. Ikastetxearen kodea 31015145 zenbakia dela ezartzea, ebazpenean argitaratutako 31015141 kodearen ordez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren plataformak sortutako kodearekin bat.

3. Ebazpena ikastetxearen titularrari jakinaraztea.

4. Ebazpena igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Haur Eskolen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko irailaren 13an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2413339