193. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Alkateordeak izendatzea

Alkatea 2024ko abuztuaren 28an hautatu ondoren, Alkatetzaren abuztuaren 28ko 6/2024 Ebazpenaren bidez, Orontzeko Udaleko lehen alkateorde izendatu da Javier Montes Andueza zinegotzia eta bigarren alkateorde, berriz, Amaia Andueza Gastesi zinegotzia. Hori guztia Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1, 21.2 eta 23.3 artikuluetan, eta Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 35.2, 41.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.

Izendapen horrek ondorioak izanen ditu ebazpen hau ematen denetik hasita.

Orontzen, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkateordea, Silvia Pena Lorente.

Iragarkiaren kodea: L2413232