2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRAGAKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Lizarragako Kontzejuak, 2024ko irailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko dira 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.
Lizarragan, 2024ko irailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Eneko Echarri Amorin.
Iragarkiaren kodea: L2413081