1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
270E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, osasuneko kontseilariak emana, Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzeko Aholku Batzorde Teknikoa osatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12an emandako foru agindu baten bidez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratu zen. Aholkularitza hori adituen batzordeetan egituratzen da, zeinak gai zehatzak lantzen baitituzte eta iraupen mugatukoak baitira. Halaber, badira aholku batzorde teknikoak, eta aipatu foru aginduaren 3. artikuluaren arabera, horiek sortuko dira ezagutza eta jarduera sanitarioen arlo espezializatuetan etengabeko aholkularitza emateko, profesional sanitarioekin etengabeko harremana bermatze aldera.
Aipatu foru aginduaren 6. artikuluak ezartzen duenez, foru agindu bidez sortuko eta ezabatuko dira aditu batzordeak eta aholku batzorde teknikoak, bai eta bakoitzaren kideak izendatu ere. Osasuneko zuzendari nagusiak izendatuko du batzordeko burua. Batzorde bakoitzak aukeratuko du bere idazkaria.
Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 9ko 5E/2019 Foru Aginduaren bidez, Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzeko adituen batzorde bat sortu zen, bat etorriz Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluarekin. Aurreikusi zen 5 urteko iraupena izanen zuela.
Osasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 72E/2020 Foru Aginduaren bidez, Jaiotzan ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzen laguntzeko Adituen Batzordearen osaera aldatu zen.
Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuaren txosten batean aipatzen denez, aholku batzorde tekniko bat osatu behar da, adituen batzordea soilik sortu baitzen Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzeko aholku emateko helburuarekin, eta iraupen mugatua zeukan. Horrela, aholku batzorde bat sortu nahi da zentro eta zerbitzuetan egiten diren plangintza, kudeaketa eta ebaluazioaren esparruko ekintzetan sakontzeko.
Batzorde hori sortu zenetik 5 urte baino gehiago igaro direnez, komeni da Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzeko aholku batzorde tekniko bat sortzea. Izan ere, batzorde horren funtzioak bat datoz aholku batzorde teknikoen berezko eginkizunekin, eta luzaroan irauteko bokazioa du, Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimenaren ekintzak egitea sustatzeko etengabeko jarduerarekin agerian geratu den bezala. Horrenbestez, osasunaren ezagutzei eta jarduerei buruzko arlo espezializatu horretan etengabeko aholkularitza eskainiko da, osasuneko profesionalekin etengabeko harremana bermatze aldera.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 19.3 artikuluak xedatzen duenez, erabakiak hartu edo proposamenak egiteko eskumenak, administrazio-erabakiak hartzeko oinarri diren aginduzko txostenak egiteko eskumenak eta beste organo batzuen jardueren segimendu edo kontrola egiteko eskumenak ez dituzten kide anitzeko organoak lan-batzorde edo lantaldetzat joko dira, eta horiek sortu, aldatu edo kentzea Nafarroako Gobernuaren erabaki bidez eginen da, edo arloaren arabera eskumena duen departamentuko titularrak emandako foru agindu bidez. Kasu horietan, erabaki horiek ez dute zuzeneko ondoriorik sortuko hirugarrenen aurrean.
Bestalde, 19.1 artikuluak eskatzen du aldez aurretik zehaztea zer alderdi behar diren kide anitzeko organo bat sortu ahal izateko. Hori zehaztu da Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuaren txosten batean.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2004 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin ere,
AGINTZEN DUT:
1. Aholku Batzorde Teknikoa, Osasun Departamentuari atxikitako Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzeko.
2. Batzordearen helburua izanen da aholkularitza teknikoa ematea, jaiotza eta edoskitze naturala humanizatzeari dagokionez osasun sistema publiko osoaren ekintza integratuak diseinatzeko, eta Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena Nafarroan garatzen laguntzeko.
3. Aholku Batzorde Teknikoak eginkizun hauek izanen ditu:
–Prestakuntzarako irizpide orokorrak eta objektiboak definitzea, jaiotzari eta edoskitzeari arreta humanizatua emateari dagokionez.
–Prestakuntza proposamen zehatzak definitzea hurrenez hurrengo Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimena garatzeko egiaztapen faseekin zerikusia duten langile sanitario guztiendako.
–Kudeaketa esparru bakoitzera egokitutako proposamenak egitea, eta Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimenerako zentro gisa egiaztatzeko ondoz ondoko faseak bultzatzeko.
Haurdunaldia, erditzea, amagandiko edoskitze naturala eta haztea kontuan hartuta, ikerketa ildoak zehaztea eta, hala egokituz gero, proposatzea.
–Jaiotzan eta edoskitzean arreta humanizatua emateko ekintzekin lotutako eremuko eta zentroetako lan batzordeei informazioa eskatzea.
–Beharrezko laguntza zehaztea, osasun zentroak izan daitezen Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimenerako zentro: egiaztapena, laguntza ekonomikoa, Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimenarekiko harremanak, laguntza informatiboak, adierazle orokorren balorazioa.
–Azterketak egitea obrei edo proiektuei buruz, Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimenean aurreikusitako kalitate estandarretara nola egokitzen diren kontuan hartuta.
–Jaiotzari eta edoskitzeari arreta humanizatua ematen laguntzeko materialen eta baliabideen edukiak proposatzea.
–Jardunaldiak, topaguneak edo horiekin lotutako jardunbide egokiak zabaltzeko eta bateratzeko beste jarduera batzuk proposatzea.
–Bultzatzea Nafarroako Osasun Sistema Publikoan jaiotzari eta edoskitzeari arreta humanizatua ematen jarraitzea.
–Erreferentzia organo gisa, erakunde publikoei arlo horretako lankidetza eta aholkularitza teknikoa ematea.
4. Hauek izanen dira aholku batzorde teknikoko kideak:
–Osasun Zuzendaritza Nagusiko pertsona bat, batzordeko buru izanen dena. Osasun Departamentuaren ordezkaria izanen da.
–UNICEF Nafarroa ordezkatuko duen pertsona bat, elkarteak berak izendatua.
–Edoskitzeari laguntzeko ekintzak egiten dituzten gizarte erakundeetako ordezkari bana, gehienez ere bi pertsona, urtean txandaka.
–Zainketen Zuzendariordetzaren titularra, Emakumeak eta Haurrak Zaintzeko Arloaren kargura. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zuzendaritzaren ordezkaria izanen da.
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloko titularra.
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko edoskitzearen arloko aholkularia.
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Jaioberrien Unitateko burua.
–Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasuneko Unitateko burua.
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko pediatra bat. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuaren ordezkaria izanen da.
–Iruñeko Osasun Barrutiko Oinarrizko Laguntzako bi pertsona, pediatra bat eta erizain bat. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatuko ditu bere ordezkari izan daiteze.
–Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak izendatutako hiru pertsona: oinarrizko laguntzako pertsona bat, ospitalearen arloko beste bat eta kudeatzailetzako beste bat.
–Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak izendatutako hiru pertsona: oinarrizko laguntzako pertsona bat, ospitalearen eremuko beste bat eta pediatra bat.
–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko pertsona bat, bertako zuzendari kudeatzaileak izendatua. Instituaren ordezkaria izanen da.
Ondorioz, honako pertsona hauek osatuko dute aholku batzorde teknikoa:
–Elena Antoñanzas Baztan andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko burua. Batzordeko burua izanen da, eta Osasun Departamentuaren ordezkaria.
–Maider Gabilondo Ariznabarreta jauna, UNICEF Nafarroa elkartearen ordezkaria izanen dena.
–Uxua Purroy andrea, Amagintza gizarte erakundearen ordezkaritzan. Erakunde horren ekintza edoskitzeari laguntzearekin lotuta dago.
–Elena Sota Pernaut andrea, Zainketen zuzendariordea, Emakumeak eta Haurrak Zaintzeko Arloaren kargura. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zuzendaritzaren ordezkaria izanen da.
–María Araiz Vergara andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloko burua.
–Olga Burgos Crespo andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko edoskitzearen arloko aholkularia.
–Silvia García Labayen andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Jaioberrien Unitateko burua.
–Teresa Senar Zúñiga andrea, Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasuneko Unitateko burua.
–Lourdes Gómez Gómez andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko pediatra, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuaren ordezkaritzan.
–Edurne Lecea Malagon andrea, Iruñeko Barrutiko Oinarrizko Laguntzaren Kudeaketari Laguntzeko Zerbitzuko erizaina. Kudeatzailetza horren ordezkaria izanen da.
–Virginia Landa Aristizabal andrea, pediatra. Iruñeko Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren ordezkaria izanen da.
–Marta Aldaz Calvo andrea, Tuterako Reina Sofia ospitaleko emagina.
–Lorena Miñones Suarez andrea, Tuterako Reina Sofia ospitaleko pediatra.
–Lorena García Pérez andrea, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Erizaintza Unitateko burua.
–Jaoione Fernández García andrea, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Ama-haurren Unitateko burua.
–Eva Aragonés Achutegui andrea, Lizarrako Barrutiko pediatra.
–Luisa María Sucunza andrea, Lizarrako Barrutiko Oinarrizko Laguntzako erizaina.
–Natalia Lafuente Larrañeta andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua.
5. Batzordea eratzeko bileran, idazkari bat aukeratuko da batzordea osatzen dutenen artean.
6. Aholku Batzorde Teknikoak egokitzat jotzen diren aholkulari espezialisten laguntza izan dezake. Aholkulari horiek hitza izanen dute, baina botorik ez.
7. Aholku Batzorde Teknikoa arautuko da foru agindu honen arabera, batzordearen barne funtzionamenduaren arauen arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen kide anitzeko organoen jarraibideen arabera.
8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioetarako, eta batzordeko kideei jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko irailaren 5ean.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria (ordezko moduan sinatzen du, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 16ko 24/2024 Foru Dekretuarekin), Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2413092