1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
263E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea izendatzea, bitarte baterako, Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean. Izendapenak 2024ko irailaren 9tik aurrerako ondorioak izanen ditu.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, bai eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Zuzendaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko irailaren 4an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria (ordezko moduan sinatzen du, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 3ko 18/2024 Foru Dekretuarekin), Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2412868