2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Akats zuzenketa, Iratxetako Iturzar kalearen urbanizazio-proiektuaren hasierako onespenean
2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, iragarki bat argitaratu zen Iratxetako Iturzar kalearen urbanizazio-proiektuaren hasierako onespenari buruz (Proiektuaren sustatzaileak dira Leozko Udala, Bernarda Murillo Beorlegui eta Ruben Jurado Gómez eta Rosa Martos García SI), eta hartan hogei eguneko epea ezarri zen jendaurreko informaziorako.
Atzeman da huts bat dagoela hasiera batez onetsitako agirian aplikatzen den BEZ-tasan, %16koa ageri baita, legez ezarririk dagoen %21aren ordez. Hartara, Alkatetzaren 2024ko irailaren 3ko 100. Ebazpenaren bidez, akats hori zuzendu, eta luzatu egiten da hasieran eman zen jendaurreko aldia, hamar egun baliodunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proiektuaren espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertzen ahalko da, eta, hala nahi izanez gero, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.
Iratxetan (Leotz), 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2413375