2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 227. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2001eko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 227. lurzatian, helburu duena aipatutako lurzatian lehendik dauden eraikinak finkatzea, bai eta eraikitzea aurreikusita dauden eraikinen antolamendu orokorra finkatzea ere. Xehetasun-azterketa hori Huici-Leidan SAk sustatu du.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko irailaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2413305