192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 111. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2024ko apirilaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ezkarozeko 3. poligonoko 111. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Sustatzailea Araceli Eseverri Barber da.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2024ko uztailaren 29ko osoko bilkuran erabakita.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkarozen, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413221