2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Peoi gidariaren kontratazioa
Mendialdea Mankomunitateko Lehendakariaren irailaren 10eko 48/2024 Lehendakaritzako Ebazpenaren bidez, eta Mendialdea Mankomunitateko peoi-gidari finkoa kontratatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Jose María Aizpitarte Salaberria izendatzen da peoi-gidari, lan kontratudun araubidean, puntuazio handiena lortu duten izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.
Lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2024ko irailaren 26an.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Leitzan, 2024ko irailaren 10ean.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2413178