192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Akats-zuzenketa, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdiko izendapenean

2024ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, administrari-ofizialaren lanpostu bat funtzionarioen araubidean betetzeko izendapena.

Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Honela dioen tokian: "Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Vianako Udalaren zerbitzura. Deialdia argitaratu zen 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean), Vianako Udalak, Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 6ko 784 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Javier Sáez Pascual izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia".

Honela behar du: "Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Vianako Udalaren zerbitzura. Deialdia argitaratu zen 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean), Vianako Udalak, Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 6ko 784 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Javier Sáenz Pascual izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia".

Vianan, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2412854