192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SANTAKARA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Alkatetzak, 2024ko irailaren 9ko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzak, 2024ko martxoaren 26an eman ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen Santakarako Udalean administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Deialdia argitaratu zen 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n.

Hautapen-prozesua izapideturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin zuen 2024ko abuztuaren 22an, eta hura argitara eman zen 2024ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 6an.

Egiaztatu da proposaturiko izangaiak aurkeztu dituela eskatzen diren agiriak eta betetzen dituela 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedaturikoa (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesteko Foru Dekretua); hala bada, honako ebazpen hau ematen dut:

EBAZPENA:

1. Úrsula Ayechu Napal Santakarako Udaleko funtzionario izendatzea, 2 zenbakia duen lanpostua betetzeko: administrari-ofiziala.

2. Izendatutakoak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Santakaran, 2024ko irailaren 9an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2413146