2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRIBERRI
Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako mendekoa eta pianoko irakaslea. Izendapena
2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ekoan, deialdi bat argitaratu zen, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bat etorriz deialdi horretako 11. oinarrian xedatutakoarekin, argitara ematen dira honako izendapen hauek:
1. Félix María Egea Beorlegui, plantillako langile lan-kontratudun finko gisa, Erriberriko Udaleko zerbitzu anitzetako mendeko enplegatuaren lanpostua betetzeko, %100eko lanaldiarekin.
2. Esther Iriarte Aguirre, plantillako langile lan-kontratudun finko gisa, Erriberriko Udal Musika Eskolako pianoko irakaslearen lanpostua betetzeko, lanaldi partzialean (zerbitzuaren beharren arabera).
Halaber, adierazten da 2024ko urriaren 15a izanen dela lanpostuez jabetzeko eguna.
Erriberrin, 2024ko irailaren 12an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2413303