2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Deialdia, zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika-irakaslea izendatzea
Vicente Fontán Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordearen 2022ko urriaren 20ko erabaki baten bidez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatuari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).
Deialdiaren prozesua bukatu da eta behar diren agiriak aurkeztu dira. Hortaz, deialdiaren oinarriekin bat, erabaki da Aldo Navajas Fabo izendatzea eta 1-20 lanpostua esleitzea, irakasle lanpostuan lan-kontratudun finko aritu dadin, lanaldi partzial aldakorrarekin, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolan.
Proposatutako izangaiek 10 eguneko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, jakinarazpenaren egunetik zenbatzen hasita.
Martzillan, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2413084