2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEKUNBERRI
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika irakaslea izendatzea (Musika Hizkuntza, Abesbatza eta Pianoa)
Lekunberriko Udaleko alkateak, 2024ko irailaren 2ko 84-2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du Irune Liberal Gonzalo lan-kontratudun finko izendatzea eta 11 zenbakia duen lanpostua esleitzea Aralar Musika Eskola erakunde autonomoan, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketarekin bat.
Lekunberriko Udaleko alkate udalburuak 2022ko maiatzaren 12an emandako 54-22 Ebazpenaren bidez (2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Otsailaren 12ko 12/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta puntuaziorik handiena lortu zuten, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta deialdiko plazen kopuruan sartzen ziren izangaiak.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBATZI DUT:
Lehena.–Irune Liberal Gonzalo lan-kontratudun finko izendatzea, Aralar Musika Eskola erakunde autonomoaren zerbitzura (toki-erakunde honi atxikia dago), "musika irakaslea (Musika Hizkuntza, Abesbatza eta Pianoa)" deritzon lanpostua bete dezan. Musika eskolako plantilla organikoan hutsik dagoen eta 11 zenbakia duen lanpostua esleitzen zaio, lanaldi partzialekoa (%75,73).
Bigarrena.–Izendatuak hogeita hamar egun izanen ditu lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Jakinarazten dut, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio erabaki hau hartu duen udal organoari berari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzenduko baitzaio arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
3.–Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Lekunberrin, 2024ko irailaren 9an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2413129