2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BUÑUEL
Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu bat funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapen-proposamena
Buñuelgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 4an eginiko bilkuran, Antonio Gregorio González Pérez izangaia izendatzeko proposamena onetsi du, Buñuelgo Udalean zerbitzu anitzetako lanpostu bat bete dezan, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa eta plantilla organikoan 12. zenbakia daramana, hark lortu baitu puntuaziorik handiena.
Interesdunak 15 egun naturaleko epea du, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Buñuelgo Udalean aurkezteko deialdiaren 9.3 oinarrian agertzen den dokumentazioa.
Buñuelen, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2413041