2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Tronpetako irakaslea izendatzea
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabakia argitaratu zen, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 4an, jarraian ematen den erabakia hartu du, izangai bat izendatzeko lan-kontratudun finko aritu dadin Berriozarko Udalaren zerbitzura.
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko irailaren 4koa, zeinaren bidez Ibai Toribio Onandia langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, tronpetako irakaslearen lanpostuan aritzeko, lanaldi partzialean (86 zenbakia duen lanpostua).
2024ko irailaren 6an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2413101