192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bideen garbiketako enplegatuaren izendapen osagarria

Alkatetzaren uztailaren 5eko 547/2024 Ebazpenaren bidez izendatu zen bideen garbiketako enplegatuaren 6.5 lanpostua betetzeko izangaia. Lanpostua bete zen merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Lanpostuaz jabetzeko ekitaldia 2024ko abuztuaren 22an egin zen, Arangurengo udaletxean.

Ekitaldian, Jose Antonio Aguirre Hervás lan-kontratudun langile finko bilakatu zen, baina lanpostuan batere aritu gabe, egintza berean eskatu baitzuen borondatezko eszedentzian deklaratzeko, lanpostua gorde gabe, administrazio publiko berean ari zelako lanean lanpostuaz jabetu zen unean. Eszedentziak ondorioak izan zituen lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, deialdiaren 11.6 oinarrian ezarritakoarekin bat (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, abenduaren 12an, haren helburua izanik enplegua egonkortzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak betetzea).

Lanpostu hori aukeratu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiak epe barnean aurkeztu ditu deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako agiriak. Hortaz, kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen osagarrirako proposamenarekin bat etorriz, eta bete beharrez deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoa (deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an).

Alkatetzaren 2024ko irailaren 10eko 683. Ebazpenaren bidez, bada, honako hau ebatzi da:

1.–David Cabrera Roncal Arangurengo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, bide garbiketako enplegatuaren 6.5 lanpostua bete dezan.

2.–Adieraztea ezen izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko irailaren 26an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 11.4 oinarriarekin.

Egun horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2413171