2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARANGUREN
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbiketako langilearen izendapena
Alkatetzaren maiatzaren 31ko 427/2024 Ebazpenaren bidez, zenbait izangai izendatu ziren, Arangurengo Udaleko lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Lanpostuez jabetzeko ekitaldia 2024ko ekainaren 18an egin zen Arangurengo udaletxean.
Jose Antonio Aguirre Hervás lan-kontratudun langile finko bilakatu da, baina lanpostuan batere aritu gabe, ekitaldi horretan berean eskatu baitzuen borondatezko eszedentzian deklaratua izatea, lanpostua gorde gabe, administrazio publiko berean lanean ari zelako lanpostuaz jabetu zen unean. Eszedentziak ondorioak izanen ditu 8.5 zenbakiko garbitzaile lanpostuaz jabetu zen unetik beretik, deialdiaren 11.6 oinarrian ezarritakoarekin bat (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, lanpostuak egonkortzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak betetzeko).
Lanpostu horiek aukeratu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiak epe barnean aurkeztu ditu deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako agiriak. Hortaz, kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen osagarrirako proposamenarekin bat etorriz, eta bete beharrez deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoa (deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an).
Alkatetzaren 2024ko irailaren 10eko 682. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1.–David Cabrera Roncal izendatzea Arangurengo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, 8.5 zenbakiko garbitzaile lanpostua bete dezan.
2.–Adieraztea ezen izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko irailaren 26an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 11.4 oinarriarekin.
Egun horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.
3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mutiloan, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2413169