192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, AGROPECUARIA SAN FERMÍN SLUk sustaturik.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), jendea hartzeko orduetan (8:30etik 14:30era), eta behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa

Espedientearen kodea

0001-0051-2024-000008

Hasiera data

2024-09-03

Kudeaketa Unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.3.c)

2010/75/EB zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.6.c.)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 4. taldea

Instalazioa

Ugalketarako zerramen ustiapena

Titularra

AGROPECUARIA SAN FERMIN SLU

NIMA

3117804056

Tokia

9. poligonoa, 28. eta 30. lurzatiak, El Carasol alderdia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, x: 616.584,000 eta y: 4.687.107,000

Udalerria

MURILLO EL CUENDE

Proiektua

Egun dauden hiru nabe handitzea, baina instalazioaren gaitasuna handitu gabe (2.700 zerrama heldu eta 675 aurrerako zerrama), eta ur-putzua tokiz aldatzea.

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak honako bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren Erregistroko bulegoetan.

–Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2024ko irailaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2413335