1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
735E/2024 EBAZPENA, irailaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Alesbesko udal mugartean piezak estanpatzeko eta trokelatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Instalazioaren titularra Metalúrgicas Pabur SL da.
Egun abian den instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuz emana; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.9 taldean.
2024ko uztailaren 18an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko; zehazki, eskatu zuen ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 150103 EHZ kodea duena, zurezko ontziei dagokiena.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aurkeztutako eskaera aztertu zuen eta erabaki zuen onargarria dela, bat egiten duelako instalazioaren ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenak aplikatzearekin.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du aurkeztu proposamenaren aurkako alegaziorik.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onartzea Alesbesko udal mugartean piezak estanpatzeko eta trokelatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Metalúrgicas Pabur SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Metalúrgicas Pabur SLra eta Alesbesko Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua), baita Nafarroako Gobernuaren webgune honetan ere: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2413051